Hitzak: Santa Teresa - Iñaki Beristain
Doinua: Maite López
Dena naiz, Jauna, zurea,
zer nahi duzu egitea?
Zuretzat naizen osoa,
egin zure gogoa.
Zu zaitut nagusia,
nire poz-iturria,
bihotzeko argia,
nire jakinduria,
barruko on guztia,
maitasun-miraria,
maite maitagarria.
Zuk nauzu ni eratu
eta nauzu salbatu,
Jauna, nauzu sufritu
eta zeuretzat deitu,
ez naiz bidez okertu,
zuk bainauzu babestu.
Niretzat zer nahi duzu?
Pozbide edo negarra,
bakea edo sugarra,
asea edo beharra,
lainoa edo izarra,
larrosa edo laharra,
guztia ederra da
zure gogoa bada.
Lana edo atsedena,
nekea edo kemena,
zuk nahi baduzu pena
edota gozamena,
bizitzan letorkeena,
zuk emana den dena
niretzako onena.
Horregatik zurekin
nahi dut bizitza egin;
ondotik ez alde egin
zurea izan nadin;
ez dezadan huts egin
izan nire atsegin,
nire bihotzaren min!