Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pelllo Zabala


Zure egoitza, Jauna,  
bai dela maitagarri!
Grinaz erretzen nago   
etxe horren egarri.

Bizi diren guztiek  
badute bizitoki;
nik, ordea, Jauna dut  
nire etxe egoki.

Benetan dohatsuak 
zure etxean daudenak,
han pozik Zu goresten 
beti bizi direnak.

Jaunak lagundurikan 
ez da ibar lehorrik,
dena onespen-euri, 
dena da on-iturri.

Horregatik bidean 
kemenez nau jantziko,
zerurantz sendo noa 
Jauna noiz ikusiko.

Zeru-poz txikiena 
askoz da ederrago
mundu hontako pozik 
aberatsena baino.

Babes eta eguzki neretzat 
Jainko Jauna.
Onez blai egongo da 
Jaunaren fededuna.