Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Doinu zaharra


Odolaren izerdiz
Aitari otoitza,
Arren alde dezaion
Bere zori latza.

Horra Jesus zigorrez
Gogor tratatua,
Sendatzeko hobenen
Kalte urratua.

Birlaz eta isekaz
Koroatu dute,
Uste gabe errege
Aitortu zaituzte.

Gure gurutz bidean
Gurutzedun zoaz
Etsita geunden denok
Gorantza jasoaz.

Jator onartu duzu
Gure heriotza,
Orain bizi beteta 
Daukagu bihotza.