Hitzak: San Paulo - Iñaki Beristain
Musika: Fuldako frantziskotarrak (© Eskubide guztiak erreserbatuak)
Kristo, Jainko izan arren,
Bereaz hustu egin zen,
Eta morroi tankeran,
Beste edozein bezala
azaldu zen.
Eta holaxe heriotzaren
Beraren mendeko egin zen,
Eta gurutzeko heriotzaren
Menpeko egin ere.
Horregatik, guztien gaiñetik
Jaso zuen Jaungoikoak
Eta eman ere izen guztien
Gaiñeko izena eman zion.
Jesusen izenera, belaun
guztiak makurtu daitezen,
Eta denek aitortu: Kristo da
Jaun, Jainkoaren aintzarako