Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala
Mariagandik Jauna
Egin da gizona
Hori du gizakiak
Bere berri ona,
Hori zoriona.
Isabelen etxera
Dihoa Maria
Berekin darama
Goiko emaria,
Dohain ugaria.
Horra Jainkoa
Gizon eginik haragi,
Mundura etorri da,
Jauna bisitari,
Bihotzen bozkari.
Tenpluan aurkeztua
Legeen menpeko,
Legepean daudenak
Pozez askatzeko
Seme egiteko.
Maria eta Jose
Larri ta kezketan,
Semea galdu dute,
Zeruko lanetan,
Aitaren gauzetan.