Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: G. Baltzategi


Arantzazuko Ama on,
Sufritzen dutenen poz
Eta bihotzen bake:
Zure oinetara 
erromes gatoz
Ezinaren bideetan 
arnasa estuz, oihuka:
Izan, Ama on,
gure babes!

Emakume oso bete,
Emakume librea,
Jainkoaren mirabe:
Mempekotasuna 
egin zenuen
Zure askatasun bide,
Zure jarrera. Bai, Ama:
Erakuts guri
libre izaten.

Nazareteko sukalde
txiki  eta pobrean
zein handi zaren, Ama.
Emaiguzu, arren,
bihotz xumea,
Kendu gure bihotzetik
Harrokeria. Bai, Ama.
Egin gaitzazu
zerbitzari.