Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Pello Zabala


Jaungoiko Aitak
hainbat maite gaitu,
Kristorengan
seme egin gaitu!

Jaungoikoak horrela 
maitatu bagaitu, 
gure kontra nor daiteke altxatu?!

Jaungoiko Aitak
hainbat maite gaitu,
Kristorengan
seme egin gaitu!

Gu nork galduko? 
Jainkoak galduko ote gaitu?
Gure Aitak bazterrera utziko 
ote gaitu? Baina nola? 
Gugatik Semea hil du-ta!

Jaungoiko Aitak
hainbat maite gaitu,
Kristorengan
seme egin gaitu!

Gu nork galduko? 
Kristoren maitasuna 
nork kenduko?
Nahigabeak, larriak 
edo heriotzak?
KRISTOGATIK 
garaile aterako gera!

Jaungoiko Aitak
hainbat maite gaitu,
Kristorengan
seme egin gaitu!

Badakigu ez gaituela 
ezerk aldenduko
maite gaituen 
haren maitasun sendotik!