Hitzak: Iñaki Beristain
Musika: Lucien Deiss (© Eskubide guztiak erreserbatuak)
Siongo alaba, poztu zaitez,
Jauna baitago zugan,
zu salba nahiez!
Altxa ta poztu, horra zure argia.
Jaunaren aintza zuregan dago.
Herri guztiak ilunaren lainotan,
zuregan Jauna, dirdai argitsu.
Siongo alaba, poztu zaitez,
Jauna baitago zugan,
zu salba nahiez!
Herriak zure argitara dihoaz,
zure egunsentira erregeak.
Jaso begiak, begira alboan:
zure semeak zuregana datoz.
Siongo alaba, poztu zaitez,
Jauna baitago zugan,
zu salba nahiez!
Hori ikusita, zuk distiz egingo duzu,
zure bihotza dardar zabalduko da.
Zugana baitatoz itsasoko pitxiak,
zugana herrien aberastasunak.
Siongo alaba, poztu zaitez,
Jauna baitago zugan,
zu salba nahiez!
Eguzkia ez da zure argi izango.
Ezta ere gauez ilargia.
Jauna zuretzat betiko argia.
Eta Jainkoa zure edertasuna.